XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEZA`KO OHARRAK ETA HITZALDIGAIA M. Amundarain`ek

PENTEKOSTE JAIA

Kristo, piztua, Aitagana igoa da; bere ondoan beteko du amairik gabeko apaizgoa.

Gizaki eta emazteki guzien osasunerako eta salbaziorako otoizlari dugu bere eta gure Aitaren aurrean.

Espiritu Santua gugan ixuriaz, eta Aitakin alkartua iraunaz, bere nekaldi eta Piztueraren irabaziak banatzen ditu.

Espiritu Santu horrek berrituko eta indartuko ditu gugan Jainkoaren Hitza eta sakramentuak sortzen eta mamitzen dituzten siñismen, itxaropen eta maitasuna.

Horrela, Espiritu Santu hori, Eleizan eta munduan, liturjian eta liturjiatik kanpo, Aitaren eta Semearen aitorle agertzen zaigu.

Zortzi egunez ospatuko dugu Espiritu Santuaren etorrera eta Eleizaren sorrera.

Jai haundi eta aberats hau Irutasun jaia ospatuaz amaituko da.

Gizaki guzion elburua hortantxe dago: urte guziaz, abendutik Pazkuraino, Aita, Seme eta Espiritu Santua agurtzera eraman gure ekintzetan, gure otoitzetan eta gure santutasunean.

Pazku-misterio hau benetan ospatzeko, meza honen bitartez, Espiritu Santuaren arnasaz indartu gaitezen.

OTOITZA

Eskatu dezagun, behin ta berriz, Espiritu Santuaren beroa gugana jetxi dedilla, eta gure bitartez lurbira osoa berritu.

EPISTOLA AURRETIK

Gaurko egunean, gauzak zer diran baino geiago, zer egiten dutenetik ateratzen dugu bere aberastasuna.